‘Iparraldea Bertan!’ kultura zikloa
2018/03/01 - 2018/03/22
Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Koldo Mitxelena
Bertan
AIPAMENAK

Martxoan zehar, ‘Iparraldea Bertan!’ izeneko kultura zikloa ospatuko da Koldo Mitxelena kulturunean. Guztira, lau hitzordu izango dira, ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna Gipuzkoako hiriburuan ezagutarazteko asmoz.

Martxoaren 1ean, 19:00etan, Pauline & Juliette-ren kontzertua izango da. 8an, Frank Dolosor-en ‘Estitxu’ dokumentala proiektatuko da eta 15ean, pianoa eta euskal literatura uztartzen dituen ‘Harian’ ikusgarria disfrutatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek. Bukatzeko, martxoaren 22an, Bidaia laukotearen kontzertua izango da.

KOKAPENA
Urdaneta Kalea, 9
Koldo Mitxelena kulturunea
Donostia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK
LOTURAK