Iparraldeko elikadura eta artisautza produktuen azoka
2018/05/19
Lekeitio
Bizkaia
Artesania
AIPAMENAK

Maiatzaren 19an, Iparraldeko elikadura eta artisautza produktuen erakusketa izango da Lekeition, ‘Iparraldeko haizeak’ egitarauaren baitan. Aittitta Txiki Kultur elkarteak antolatzen du urtero egitasmoa, Euskal Herriko iparraldeko kultura eta tradizioak goraipatzeko eta ezagutarazteko asmoz.

Gaiteroak eta txistulariak kalez-kale ibiliko dira goizean zehar giroa alaitzen, eta dantzak ere ez dira faltako. Horretaz gain, produktuen dastaketak izango dira azokan.

KOKAPENA
Lekeitio
Bizkaia