Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa
2019/01/14 - 2019/04/12

10:30.

Donostia
Gipuzkoa
Elkar
AIPAMENAK

Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera: ipuina ilustratu, ilustrazioa ipuin bihurtu eta komikia edo bineta sortu.

Lan guztiak apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira. Honako bide hauek daude ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta bidaltzeko: edozein Elkar liburu-dendetan utzi, Euskal kulturgintza S.A- Portuetxe 88, Donostia helbidera bidali edo ilustrazioa eskaneatu edo ipuina postdata.elkar.eus atarira igoaz. Maiatzaren 24a baino lehen jakinaraziko dira saridunen izenak.

ORDUA

10:30.

KOKAPENA
Fermin Calbeton 21
Elkar aretoa
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK