Irakurketa feministak
2019/10/22 - 2020/06/23

19:00.

Soraluze
Gipuzkoa
Liburuak
AIPAMENAK

Urrian hasi eta ekainera bitartean, literatura eta ikuspegi feminista uztartzen duen ikastaroa eskainiko da Soraluzen.

Ikastaroa Iratxe Retolaza eta Ainhoa Aldazabal literatur kritikariek gidatuko dute (Emagin eta Skolastika taldeetako kideak dira, hurrenez hurren). Irakurketa-talde honek begirada feministaren eta begirada literarioaren arteko bidegurutzean sorturiko ezagutza-bideez eta esperientzia-bideez jabetzea du helburu.

Irakurle-taldea hilean behin batuko da zubiko zentroan, asteartez, 19:00etan, eta saio bakoitzean euskal literatura garaikideko sorkuntza-lan bat izango dute hizpide (lanak liburutegian eskuratu ahalko dira) eta baliteke bestelako aktibitateren batzuk ere tartekatzea. Izena ematea: errabal@hotsak.com

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Soraluze
Gipuzkoa