Iraultza bolibartarren aldeko manifestazioa

Data

17.06.18

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Iraultza bolivartarren aldeko manifestazioa

‘Venezuela Aurrera’ plataformaren partaidea den Euskadi-Cuba elkarteak manifestazioa egingo du ekainaren 18an. Eguardiko 12:00tan abitauko da Bilboko Bihotz Sakratuaren plazatik, Euskalduna Jauregiaren parean eta iraultza bolivartarren aldeko mugimendua izango da honakoa.

‘Venezuela Aurrera’ plataforma entitate politiko eta elkarte desberdinez osaturik dago. Besteak beste, Sortu, Alternatiba, Aralar, Ezker Anitza, Ikasle Abertzaleak, Gazte Komunistak eta Emigrados Sin Fronteras elkarteek osatzen dute plataforma.

Antolatzaileek manifestazioan parte hartzeko deialdia egin dute, «oposizoaren faxismoaren aurrean izaera antifaxista eta internazionalistan berresteko». Venezuela Aurrera plataformako eragileek Venezuelako herria eta Gobernuaren aurkako edozein eraso salatu nahi dute ekintza honen bidez, «are gehiago eraso hauek hain gordinki bortitzak direnean eta nazioarteko prentsak isilean gordetzen saiatzen denean».

2013ko martxoan Hugo Chavez Venezuelako Presidentea hil zenetik, oposizioak gobernu bolibartarra boteretik kendetzeko hamaika saiakera egin dituzte. Madurok hartu zuen Chavezen lekua presidentziarako hauteskundeak irabazi ondoren, baina 2015ko hauteskunde parlamentarioetan oposizioak gehiengoa lortu zuen. Geroztik herrialdearen autoritatea bitan banandu da: gobernu bolibartarra alde batetik eta oposizioak kontrolatutako parlamentua bestetik.

Manifestazio honek oposizioak egindako Estatu kolpe saiakerak salatu nahi ditu: «Herria jasaten ari den bortizkeria maila larria Estatu kolpea edo atzerritar eraso militarra justifikatu dezaken taktikaren aurpegia baino ez da. Oposizio faxistak Gobernua kanporatu nahi du eta horretarako hildakoak eragitea ez zaio batere inporta, errenta petroleroaren kudeaketa bizitza horiek baino askoz gehiago balio du haientzako».

Kokapena

Bihotz Sakratu plaza
laza Sagrado Corazón de Jesús 48011
Bilbo. Bizkaia