Irudika, nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala
2020/10/29 - 2020/10/31
Gasteiz
Araba
Irudika
AIPAMENAK

Irudika IV. nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala urriaren 29tik 31ra egingo da Gasteizen, hiru gonbidaturekin: Quebec, Uruguai eta Estatu frantsesa.

Hiru egunez, mundu mailako ilustratzaile profesionalak batuko dira, hala nola argitaletxeak eta agente literarioak. Euskal Herriko ilustrazioaren sektoreak leku nabarmena izango du, baita edizio honetara gonbidatu gisa bisitatuko gaituzten herrialdeak ere.

Aurtengo edizioaren kartela egiteko Irudika topaketa profesionaletan artistei laguntzeko egiten diren egonaldietan sortutako irudia eta animazioa erabili dira. Araiz Mesanza (Gasteiz, 1983) ilustratzaileak sinatu du irudia eta Raquel Meyers (Cartagena, 1977) egileak animazioa. Araizen beraren hitzetan, «natura pertsonifikatu nahi izan dut nolabait, eta kulunka bat sortu errealitatearen eta magiaren artean. Eta keinu bat egin oso trinkoa eta denbora berean oso arina den grabitate indar moduko bati, etengabe aldatzen eta mugitzen ari dena».

Covid-19aren osasun krisiaren ondorioz dekretatutako alarma egoerak zapuztu egin zuen ilustrazio eta animazio arloak sustatzeko Irudika topaketaren laguntza-programaren azken fasea; izan ere, Irudika egonaldiak martxoaren 15ean bukatzea zen asmoa, Angoulême-ko Maison des Auteurs zentroko egonaldian zehar.

Mesanza eta Meyers artistek egin zuten, jada, beren egonaldia Bilbaoarte baliabide zentroan, eta Angoulêmen zeuden egonaldien amaierako prozesuko erakusketa inauguratzeko prest. Hala, apirilaren 6an egitekoa zen ekitaldia 2021era atzeratu behar izan da.

Irudia sortzeko «egonaldi birtuala»

Bestalde, Euskal Irudigileak elkarteak 'Murgiletak 2021' izeneko «egonaldi birtualen» eredu berria sortu du, hurrengo Irudika topaketaren irudia sortzeko.

Salbuespen gisa, osasun arloko krisiaren ondorioz, elkarteak bertan behera utzi ditu Irudika 2021 egonaldiak, eta «egonaldi birtualen eredu berria» sortu du, Murgilketak 2021 izenarekin. Horretarako, indarrak batu ditu Uruguaiko Ikus Arteen Institutu Nazionalarekin, eta amerikar elkarteak gonbitea egin dio Irudikari, ekitaldi interesgarri gisa, Espainiaren eta Euskadiren ordezkari izateko Uruguaiko VII. Ilustrazio Sariketan.

Hain zuzen, Irudikak 1.000na euroko bi accesit sortu ditu, Euskadiko egile batek eta Espainiako Estatuko beste batek Irudika topaketa ordezkatzeko Uruguaiko Ilustrazioaren VII. Sariketako Katalogoan. Gainera, bi pertsona horietako batek sortuko du Irudika 2021 topaketarako irudia Uruguaiko egile batekin batera.

KOKAPENA
Francia Kalea, 24, 01002
Artium
Gasteiz
Araba
LOTURAK