Irurtzun-Arakilgo bertako ganadu azoka
2018/09/16
Irurtzun
Nafarroa
Ganado
AIPAMENAK

Arakil bailararen hiriburuan ospatuko da irailaren 16an Irurtzun-Arakilgo bertako ganado azokaren seigarrenen edizioa. Ardiak, txahalak, zerriak, zaldi-behorrak, oiloak eta gainontzeko abereak, garaiko nekazal produktuak eta artisau-ogibideak, Irurtzungo kaleetan protagonistak izango dira.  Ekimen honekin Irurtzun eta Arakilgo herriek, salmenta zuzenean eta ekoizleen parte hartzean oinarrituriko ereduan pausoak ematen jarraitu nahi dute.

Seigarren edizio honetan, aurrekoetan landutako eredua egonkortu eta indartzen da, orain arteko hiru espazioak mantenduz: Bertako abere arrazen azoka, nekazal merkatu gardena eta artisau azoka.

Bertako abere arrazen gunean, arraza hauen sustapenerako elkarteek antolaturik, hainbat eta hainbat arraza izango dira ikusgai. Gainera, bigarren urtez, Artzai gazta elkartearen laguntzarekin gazta dastaketa eta txapelketa herrikoia izango da 12:00etatik aurrera plazan. Epaimahairik ez da izango, baizik eta jendeak emandako botoen arabera aukeratuko da gaztarik hoberena. Parte hartzaileen artean zozketa izango da jarraian eta sariak banatuko dira 14:00etan.

Horretaz gain, gazteenek, euskal tradizioei loturiko joku eta jolasak ezagutzeko aukera ere izango dute, horretarako espreski prestaturiko gunean. Eguneko egitaraua osatuz laborantza lanabes tradizionalen erakusketa, musika, joaldunak eta pertsonaia mitologikoak, kale animazioa, taloak, etab. izango dira.

KOKAPENA
Irurtzun
Nafarroa