Ibon Aranberriren ‘Itzal marra’, San Telmon
2019/06/11 - 2020/06/11
Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: San Telmo
Stm_museo_bikoitza_itzal_marra_(5)
AIPAMENAK

‘Itzal marra’, Ibon Aranberrik sortutako interbezio bikoitza, ekainaren 11tik aurrera izango da ikusgai Donostiako San Telmo museoan. Urte oso batez egongo da bisitarien eskura, eta ondoren museoaren bildumaren zati izatera pasako da.

Artista debarrak museoan aurkitutako oroitarriak eta antigoaleko apalategi bat erabili ditu bere obra egiteko. Guztira, 130 oroitarritan oinarritu da, teknika ezberdinak erabilita kalkatuak izan direnak.

Apalategia klaustroan aurkitzen da, bitegietan materialak pilatzeko erabiltzen zuten horietako bat. «Garai batean ez zegoen argi zer zen biltegia, zer espazio publikoa... Denborarekin museoek beste autokontzientzia bat hartu dute, materialen inguruan apalategiak, armairuak... sortu dira, beste garrantzi bat hartu dute eta materialekin genuen harreman zuzena galdu eta hurbilketa hori kodetzen duten mekanismoak eraiki dira».

Ekimena San Telmoko Museo Bikoitza programaren barruan aurkitzen da, museoez hausnarketa sakon bat egiteko helburuarekin.

KOKAPENA
Plaza Zuloaga, 1
San Telmo museoa
Donostia
Gipuzkoa