IV Tropela Hondartzan
2018/06/17

Goizean zehar.

Zarautz
Gipuzkoa
Hondartzan
AIPAMENAK

Ekainaren 17an, Zarauzko hondartzan, Tropela Hondartzan jaiaren laugarren edizioa ospatuko da, ziklistatxoen eta kaniken jokoa berreskuratzeko asmoz.

Batetik, hondarretan, hainbat zirkuitu egin eta zirkuitu hauetan kaniken laguntzaz ziklistatxoen lasterketak egingo dira. Txapelketa taldeka izango da eta azkarrenentzat sariak izango dira.

Bestetik, pasealekuan bertan, lehengo txirrindularitzaren erakusleiho moduan, erakusketa izango da. Bertan izango dira eskuz pintatutako berunezko ziklistatxoak, ziklisten irudiekin hornitutako botila-txapak, ziklistatxoz osatutako maketak, urtekariaren aldizkari zaharrak…

ORDUA

Goizean zehar.

KOKAPENA
Hondartza
Zarautz
Gipuzkoa