IX Gaztezulo bideo lehiaketa
2018/04/09 - 2018/05/25
Zenbait herrialde
Gaztezulo
AIPAMENAK

Apirilaren 9tik maiatzaren 25era arte zabalik egongo da Gaztezulo aldizkariak antolatutako bideo lehiaketan parte hartzeko epea.

Hamasei urtetik gorako edonork parte har dezake bertan, bakarka zein taldean, edozein gaiaren inguruan eta teknika eta estilo librea erabilita. Gaztezulo aldizkari bat azaldu beharko da bertan, zeharka zein istorioaren elementu garrantzitsu gisara. Horretaz gain, bideoa lehenago argitaratu gabea izan beharko da eta hizkuntz edukiren bat izatekotan, euskarazkoa izango da.

Jasotako lanak Gaztezuloren YouTubeko kanalera igoko dira, eta ekainaren 4ra bitarte egongo da bozkatzeko denbora.

KOKAPENA
Zenbait herrialde
OSAGARRIAK