Izaro, Herri Urratsen alde: BERTAN BEHERA
2020/03/27
Baiona
Lapurdi
Herri_urrats
AIPAMENAK

Senpereko lakuaren inguruan egiten den jai handia laguntzeko Herri Urrats elkarteko gurasoek urtean zehar hainbat ekitaldi berezi antolatzea erabaki dute. Aurtengo berritasuna Izaroren kontzertua izanen da, Euskal Herri hegoaldeko lau probintzietan eszena nagusiak betetzekotan dagoen honetan, lehen kontzertua izanen du Ipar Euskal Herrian. Laugan izanen da martxoaren 27an.

Berritasuna, ikastolen festarako diseinatutako jantzien desfileari loturik eginen den kontzertua izanen da. Izarok ‘Limones en invierno’ diskoa aurkezteko Euskal Herrian egingo dituen bost kontzertuetako bat Baionan eginen du, eta sarreren zati bat Herri Urrats elkarteari eskainiko dio Mallabiako kantariak. Sarrerak salgai daude jada, ikastolaren festaren webgunean.

‘Gaki ge’ dio aurtengo leloak, «bagoaz» Senpereko euskalkian, baina Herri Urrats elkartetik Lapurdiko aintziraraz gain, Ipar Euskal Herriko beste gune eta ekimenetara ere gonbidatu nahi ditu euskaltzaleak.

KOKAPENA
Rond-Point de Lauga
Lauga
Baiona
Lapurdi