Izarretara begira Lizarrustiko parketxean
2019/09/21

21:30.

Ataun
Gipuzkoa
Izarrak
AIPAMENAK

Irailaren 21ean, larunbatarekin, izarretara begira jartzeko aukera izango da Ataungo Lizarrustiko parketxean, ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatzeko antolatu den jardueraren barruan.

Jesus Arregi astromonoaren gidaritzapean zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak behatuko dira. Gure eguzki-sistema eta espazioa ulertzeko azalpenak egin ostean, une horretan zeruan ikusgai dauden konstelazioetaz hitz egingo du. Linterna eta lurrean etzateko toalla edo estera eramatea gomendatzen da.

Elkargunea Lizarrusti parketxea (Ataun) izango da gaueko 21:30ean eta inguruetan gauzatuko den jardueraren aurretik, Jesus Arregi adituak, azalpenak emango ditu parketxearen barruan. Plaza mugatuak daude, beraz erreserba egitea beharrezkoa da.

ORDUA

21:30.

KOKAPENA
Aia Auzoa, 2
Lizarrustiko parketxea
Ataun
Gipuzkoa