‘Izoztutako haizea bezala’ / ‘Como un viento helado’
2018/10/04 - 2018/10/07

20:00

Urriaren 4 eta 5: euskaraz.

Urriaren 6 eta 7: gaztelaniaz.

Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Victoria Eugenia
Como
AIPAMENAK

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra... Nazka... Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa... Nire oheraino, bost pauso... Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du.

Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati... Kaka besterik ez naiz.

Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan... Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen... Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan... Baina ez da hala izan... Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit.

Nerea Elizalde, Tania Martin eta Koldo Olabarri dira Rafael Herreroren ‘Izoztutako haizea bezala’ lanaren protagonista, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean Tanttakak eskainiko duena urriaren 4 eta 5ean Victoria Eugenia Antzokian.

Lan honen gaztelerazko bertsioa urriaren 6an eta 7an antzeztuko da.

ORDUA

20:00

Urriaren 4 eta 5: euskaraz.

Urriaren 6 eta 7: gaztelaniaz.

KOKAPENA
República Argentina, 2
Victoria Eugenia
Donostia
Gipuzkoa