J Martina eta La Basu Berrizen

Data

22.11.26 - 22.11.26

Lekua

Bizkaia - Berriz

Elena Caballera da La Basu
Elena Caballera da La Basu (La Basu)

Berriz herriko Kultur Etxean musika proposamen interesgarriak izan ohi dira beti. Bide horretan,  Azaroaren 26 arratsean J Martina eta La Basu (argazkian) ariko dira zuzenean arratseko 20.00etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dira 8 euroen truke.

J Martina

Pandemia bete betean ezagutu genuen J Martina proposamena. Bideoklipak egin eta banaka banaka joan ziren sarean abestiak zabaltzen, eta 2022 honetan disko itxura duen artelan eran kaleratu dute ‘Jaio naiz baina’ izenpean. Musikalki giro elektronikoetan sakontzen du hirukoak, teklatuak, sintetizadoreak, eta gitarrak nagusituz, eta era berean pop melodia eta autotunearen presentzia handiarekin ahotsetan. Kontzertu piloa eskaini ditu taldeak udara honetan Txosnaguneak eta aretoak dantzan jarriaz, eta honakoan antzoki goxo batean eserita ikusteko aukera izango da. Larrabetzuko Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Barañaingo Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa taula gainean.


La Basu

Elena Caballero da La Basu, eta hogei urte baino gehiago daramatza musika errepidean. Rap giroetan abiatu zuen bidea, euskaraz eta gazteleraz osaturiko errima eta erritmoak uztartuz, garaian gurean oraindik ere hip hop mugimendua undergroundean zegoenean. Egun, dozenaka dira rapean aritzen diren musika proposamenak, eta mugimenduak foko argitsuetatik kanpo jarraitzen badu ere, eszena interesgarri bat bada gurean. 2019an ikusi zuen argia La Basuren estudioko azken lana ‘Gerra’ izenpean, eta Baga Biga diskoetxearen babesean Seguraski, disko horretako kantuak izango dira nagusi Berrizen eskainiko duen emanaldian.

Kokapena

Kultur Etxea
Kultur Etxea
Berriz. Bizkaia

Loturak