Jakin jardunaldiak: ‘Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila’
2018/07/12 - 2018/07/13
Usurbil
Gipuzkoa
Usurbil-jardunaldi
AIPAMENAK

Uztailaren 12 eta 13an, bederatzi aditu elkartuko dira ‘Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila’ lemapean Usurbilen, UEUko Udako Ikastaroen baitan egingo den Jakin Jardunaldian.

1968ko udaberriak Parisen, Berlinen, Pragan edo Mexikon mundu berri baten aldarria ekarri zuen bezala, Euskal Herriarentzat ere erabakigarria izan zen hamarkada hori, izaera propioa hartuta. Amaia Lasa, Alba Garmendia, Edu Apodaka, Uzuri Aboitiz, Bego Zearreta, Iñaki Barcena, Anaiz Agirre, Xabier Harlouxet eta Bego Huarte izango dira teoria eta praktika uztartuko dituen jardunaldian parte hartuko duten aditu eta arituak.

Jardunaldiaren osagarri gisa, Herria Hitz bisita gidatua egingo da, uztailaren 12an, 18:00etan.

KOKAPENA
Gernika Ibilbidea, 11
Udarregi Ikastola
Usurbil
Gipuzkoa