‘Jakinduriek mundue erreko dau!’
2019/11/07 - 2019/11/09

7an: 18:30. 8 eta 9an: 19:00.

Bilbo, Donostia eta Gasteiz
Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba
Bertso
AIPAMENAK

‘Jakinduriek mundue erreko dau!’ saioak itxuraz elkarren oso urruti dauden zientzia eta bertsolaritza uztartuko ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Astearen baitan. Bilbon, Donostian eta Gasteizen izango dira saioak azaroaren 7an, 8an eta 9an, hurrenez hurren.

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak sortutako ekitaldiak bost urteko ibilbidea egin du Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerrietan zehar, eta orain lehen aldiz helduko da Donostiara eta Arabara, Zientzia Astearen eskutik.

Kike Amonarriz aurkezle eta soziolinguistak zuzenduko du ‘Bertsozientzia’ laburduraz ezagutzen den ekitaldia, non zientziaren ezagutzarentzat bertso bikaina bilatzen saiatuko diren bertsolariak. Ekitaldi bakoitzak hamar minutuko hiru hitzaldi izango ditu. Hitzaldiak euskaraz izango dira eta inguruko ikertzaile eta zientzialariek emango dituzte. Gaiak egunerokotasunarekin eta ikertzaileen lan ildoekin bat egingo dute eta oholtzara igoko dituzte labur, zehatz eta argi. Hitzaldia bakoitzaren bukaeran, Amonarrizek harekin lotutako gai bat proposatuko dizkie bertsolariei, besteak beste, bertsoak bota ditzaten.

Lehen saioa Bilboko Bizkaia Aretoan izango da, 18:30ean, eta Koldo Garcia (genetista), Inma Hernaez (ingeniaria) eta Jon Larruskain (kirol zientzien arloko ikertzailea) ikertzaileek eta Uxue Alberdi eta Igor Elortza bertsolariek parte hartuko dute.

Donostiako saioa Tabakaleran izango da, 8an, 19:00etan, eta Iker Badiola (biologoa), Elena Lazkano (informatikaria) eta Josu Lopez-Gazpio (kimikaria) ikertzaileek eta Sustrai Colina eta Alaia Martin bertsolariek esku hartuko dute.

Azkenik, 9an, saioa Gasteizko Bibat museoan izango da, 19:00etan, Oskar Gonzalez (kimikaria), Bittor Rodriguez (nutrizionista) eta Onintze Salazar (meteorologoa) ikertzaileekin eta Jone Uria eta Julio Soto bertsolariekin.

ORDUA

7an: 18:30. 8 eta 9an: 19:00.

KOKAPENA
Abandoibarra Etorb., 3
Bizkaia Aretoa + Tabakalera + Bibat museoa
Bilbo, Donostia eta Gasteiz
Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba