James Rhodes, Silvia Pérez Cruz eta Eliades Ochoa, Victoria Eugeniako udazkeko programazioan

Data

22.10.01 - 22.12.03

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Silvia Pérez Cruz proposamen berri batekin dator.
Silvia Pérez Cruz proposamen berri batekin dator. (DONOSTIA KULTURA)

Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak salgai jarriko du asteartean, uztailak 12, udazkeneko programazioaren aurrerapen bat. Guztira, hamaika ikuskizun dira: zazpi kontzertu, opera bat eta hiru antzezlan. Sarrerak uztailaren 12an jarriko dira salgai 11.30etik aurrera Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

James Rhodes, Guitarricadelafuente, Dorian, Eliades Ochoa, Sílvia Pérez Cruz eta Ismael Serranoren kontzertuak, The Messiah oratorioak, Dido & Aeneas operak eta Silencio, Un hombre de paso y Ladies Football Club antzezlanek osatzen dute udazkeneko egitarauaren aurrerapen hau.

Hemen ikusgai egongo diren antzezlan –Estatuko izen ezagunak etorriko dira Donostiara– eta kontzertu aipagarrienak laburbilduta:

Urriak 1: ‘Silencio’, antzezlana, Blanca Portillo aktore handiarekin. Gaztelaniazko lana da, Juan Mayorgak zuzenduta.

Urriak 2: ‘Un hombre de paso’, Antonio de la Torre aktorearen monologoa.

Urriak 6: James Rhodesen kontzertua. Piano-jotzaile eta idazleak erabateko esperientzia inklusibo bihurtzen du ohiko kontzertu klasiko bat. Musikari ingeles honek, zeina Madrilen bizi baita azken urteotan, ikus-entzuleekin partekatzen ditu musikaren alderako maitasuna eta pasioa, eta lortzen du ikus-entzule bakoitza berarekin ez ezik aurkezten eta interpretatzen dituen konpositore handiekin konektatzea. Horrez gain, Rhodes komunikatzaile bikaina eta berezia da, eta bere jakintza liluragarriapartekatzen asmatzen du, adimen zorrotza eta umorea paregabe nahastuz.

Urriak 14: GuitarricadelaFuenteren kontzertua. Alvaro Lafuentek elementu asko ditu beraren erroetara begira jartzen gaituztenak. Hasteko, izen artistikoaren txikikaria, zeina aiton-amonen herri aragoiarretik baitatorkio. Edota bere-berea duengitarra akustikoa, hori ere agertzen baita izenean. Horregatik, haren musikaren sofistikazioakdimentsio berezia hartzen du, liluragarria, seduktorea: hamarkada honetako artistarik etorkizunhandikoenen arteko bat da.

Azaroak 19: Eliades Ochoaren kontzertua. Eliades Ochoa inoiz izan diren sonero kubatarren arteko garrantzitsuenetako bat da, Kubako musika tradizionalaren adierazle nabarmena, bere belaunaldiko gitarra-jotzailerik onena. BuenaVista Social Club album historikoko izarretako bat da, orain betetzen ditu lan horrek 25 urte, non ‘Chan Chan’ edo ‘El cuarto de Tularen’ interpretazio gogoangarria egin baitzuen.

Azaroak 23-24: Silvia Pérez Cruz kantari katalanaren ‘Género imposible’ bira. Formatu eszenikoari dagokionez, ez omen da ohiko kontzertu bat izango, baizik eta sorkuntza-lan berri diziplinartekoa, zeinean zenbait arlotatik datozen artistek hartzen baitute parte. Hor dira, besteak beste, Elena Córdoba dantzaria; Pablo Messiez dramaturgo, aktore eta poeta; Silvia Delagneau. eta Max Glaenzel eszenografoak; Carlos Marquerie pintore, argiztatzaile eta poeta; JuanCasanovas soinu-ingeniari eta soinu-espazioen sortzailea; edota Cecilia Molano jantzi-diseinugilea. Arte-arlo desberdinen arteko elkarrizketa berri bat da, azken batean; jarraipenlogikoa, abiapuntutzat elkarrizketa horixe izan duen lan diskografiko batentzat

Azaroak 26: Ismael Serrano berriro dator Donostiara. Oraingoan, ‘Seremos’ birarekin, show bat non betiko kantak berrikusi eta disko berrikoak kantatuko baititu, zeina bere burua aurkitzeko bidaia bat baita.


Kokapena

Victoria Eugenia antzokia

Donostia. Gipuzkoa