Jazzaldiak doako 10 kontzertu eskainiko ditu Garbera merkatal zentroan

Data

22.07.21 - 22.07.25

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Garberan egingo dituzten kontzertuen aurkezpena.
Garberan egingo dituzten kontzertuen aurkezpena. (JAZZALDIA)

Donostiako 57 Jazzaldiak doako 10 kontzerturekin zabaldu du bere programazioa. Garbera merkataritza-gunean eskainiko dira, eta bi agertoki izango dira bertan, bata barnealdean eta bestea aire zabalean. Egun bakoitzean, 12.30ean, Txikijazz kontzertu bat eskainiko da familia osoarentzat. Arratsaldez, 20.00etan, beste emanaldi bat eskainiko da egunero.

Garbera, une honetan, bete-betean dago murgildua transformazio eta eboluzio fase batean, eta aurrera egin nahi du bere helburuan: komunitatean gero eta integratuagoa egotea eta hirian garatzen diren ekitaldien parte aktibo izatea.

Aipatzekoak dira arratsaldetan izango diren taldeak. Esaterako, Ural Thomas & The Pain (uztailak 22an) soularen aroko jarduneko abeslari onena da, artista gailen ugariekin aritua, James Brown, Stevie Wonder, Otis Redding eta Etta Jamesekin, besteak beste.

Monophonics (uztilaren 23an) Estatu Batuetako soul banda onenetako bat da zuzenekoetan; bere soinua atenporala da, soul, funk eta rock sikodelikoa uztartzen dituena.

Garberako gerentea den Nuria Vegasen hitzetan, «Garberan apustu egiten ari gara jarduera kultural gehiago ekartzeko, betiere dagoeneko hirian egiten den horretan parte hartuz, uste baitugu hemen ekitaldi ugari egiten direla, izen handiko profesionalekin, esaterako Jazzaldiarekin, bikain antolatuak».

Honakoak izango dira eskainiko diren kontzertuak:

Uztailak 21
12.30 - Arima Soul
20.00 - Broken Brothers Brass Band

Uztailak 22
12.30 - Carla Sevilla 5tet
20.00 - Ural Thomas & The Pain

Uztailak 23
12.30 - Swingtronics
20.00 - Monophonics

Uztailak 24
12.30 - Lucia Fumero
20.00 - Sara Mansilla

Uztailak 25
12.30 - Les Fous
20.00 - Bruce Barth Trio

Kokapena

Garbera
C.C. Garbera Garbera Zeharbidea, Garberako, 1, 20017
Donostia. Gipuzkoa