Jazzinema, jazza eta zinema uztartuz
2018/06/07 - 2018/07/27
Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Tabakalera
Jazzycine
AIPAMENAK

Jazzinema zikloaren hirugarren edizioa ekainean eta uztailean zehar luzatuko da. Jazza eta zinema elkartuko dira zikloan, Tabakalera erdigune izango delarik.

Zinema proiekzioak izango dira protagonistak, jazzaren inguruko istorioak zenbait adituk aurkeztuta. Ikusi ahal izango diren lanen artean, besteak beste, ‘Playing Lecuona’ (2015), ‘Stormy wather’ (1943), ‘Anatomy of a murder’ (1959) eta ‘Blue nore records: beyond the notes’ (2018) aurkitzen dira.

Gainera, uztailaren 27an, mahai ingurua ospatuko da Tabakalerako Z Aretoan Fernando Trueba zinemagilea eta Carlos Boyero zinema kritikariaren eskutik.

KOKAPENA
Andre zigarrogileak plaza, 1
Tabakalera
Donostia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK
LOTURAK