Joaldunak, Ituren eta Zubieta artean
2020/01/27 - 2020/01/28
Ituren eta Zubieta
Nafarroa
Ituren
AIPAMENAK

Iturenen eta Zubietan urtarrilaren azken astean ospatzen dituzte urtero ihauteriak. Azken astelehen eta asteartean. Aurten, 27 eta 28an. Ekitaldi nagusia joaldunek egindako desfileek osatzen dute: bata, astelehenean, Iturengo kaleetatik, eta bestea, berriz, asteartean, Zubietkoetatik. Bi egunez, joaldunek bi herrietako kaleak hartuko dituzte.

Astelehenean, aurten urtarrilaren 27an, 11:00ak inguruan, Zubietako joaldunak Iturenera joango dira zintzarriak astinduz. Aurtizko auzora iristean auzo horretako joaldunekin elkartuko dira eta, elkarrekin, Latsagako auzora joango dira. Azkenik, Zubiburu parajean dagoen zubi gainetik pasa ondoren, Iturengoekin elkartuko dira. 40-50 joaldun elkartuko dira eta Iturengo herriari itzulia emango diote 80-100 zintzarriren soinupean.

Asteartean, berriz, Iturengo joaldunak izango dira Zubietara joango direnak eta, aurreko egunean bezala, bertakoekin elkartuz herriari itzulia emango diote.

KOKAPENA
Herriko zenbait kale
Ituren eta Zubieta
Nafarroa