Jokin Zaitegi Sariketa
2019/11/14 - 2020/01/07
Zenbait herrialde
Jokin
AIPAMENAK

Jokin Zaitegi itzulpen saria abian da, Literaturako Nobel saria irabazi duen idazlearen obra bat euskaratzeko. Iaz Suediako akademiak saria hutsik utzi ostean, aurten bi sari eman dituzte: Olga Tokarczuk poloniarrari eta Peter Handke austriarrari, eta orain, haien eleberri bana euskaratuko duten itzultzaileak topatzeko jartzen da martxan Zaitegi saria.

Nobela horietako bata edo bestea itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituen edonork har dezake parte. Horretarako, antolatzaileek proposatutako lagina euskaratu beharko du, eta egindako lana AED Elkartera bidali: aed@aedelkartea.eus helbidera. Lanak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 7an amaituko da.

Epaimahai bi egongo dira, pertsona hauek osatuak: Amaia Donés, Monika Czerny eta Dorota Krajewska polonieratik euskaratutako testuetarako; eta David Lindemann, Eli Manterola eta Idoia Santamaria alemanetik itzulitakoetarako. Epaimahai bakoitzak jasotako itzulpenak aztertu eta haietako bat izendatuko du irabazle 2020ko urtarrilaren amaiera baino lehen.

KOKAPENA
Zenbait herrialde
LOTURAK