Jose Migel Barandiaranen lanaren inguruko hitzaldi zikloa
2015/01/29 - 2015/02/19

19:00.

Bilbo
Bizkaia
Barandiaran
AIPAMENAK

Jose Migel Barandiararen jaiotzaren 125. urteurrena dela eta, bere lanari buruzko hitzaldi zikloa izango da Bilbon. Jose Migel Barandiaran Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute ekitaldia. Hitzaldietan, antropologo, etnografo eta arkeologo ataundarrak eginiko lana ezagutarazi eta hari buruz eztabaidatu nahi da.

Zikloa urtarrilaren 29an eta otsailaren 5, 12 eta 19an egingo da, Bilboko Maria Diaz de Haro kalean kokatuta dagoen Ondare aretoan. Barandiaranek hasitako kudeaketaren ildo beretik gaur egun lanean ari diren zenbait ikertzailek parte hartuko dute zikloan, hala nola, Juan Carlos Lopez Quintanak, Joseba Rios Garaizarrek, Diego Garate Maidaganek edo Alvaro Arrizabalaga Valbuenak.

Lehen hitzaldia urtarrilaren 29an izango da, 19:00etan. Juan Carlos Lopez Quintanak (AGIRI Arkeologia Elkartea) emango duen mintzaldian, Santimamiñe proiektuaren (1918-1926) jatorria eta esanahia azalduko dira Euskal Historiaurrearen abiapuntua den aldetik. Bigarren hitzaldia otsailaren 5ean izango da, 19:00etan, Joseba Rios Garaizarren (CENIEH) eskutik.

Halaber, Diego Garate Maidaganek (Bizkaiko Arkeologi Museoa) Euskal Herriko historiaurreko artearen arloko azken aurrerapenak erakutsiko ditu otsailaren 12an. Azkenik, hitzaldi zikloa bukatzeko, otsailaren 19an, Alvaro Arrizabalaga Valbuenak (EHU) Jose Migel Barandiaranek Bizkaiko aztarnategietan eginiko lanei buruzko laburpen historiografikoa egingo du, 19:00etatik aurrera. 

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Maria Diaz de Haro, 11
Ondare Aretoa
Bilbo
Bizkaia