JoxAnton Artzeri omenaldia
2018/06/16

Egunean zehar.

Usurbil
Gipuzkoa
Artze
AIPAMENAK

Ekainaren 16ean JoxAnton Artze sortzaileari omenaldia egingo zaio Usurbilen. Herritarrak eta Udala eskuz esku aritu dira ekitaldia antolatzen. Artzeren lanean oinarrituta, egun osoko egitaraua prestatu dute.

Artzeren mundua ezagutu, irudikatu, oroitu, sentitu, partekatu eta bizitzeko jaia izango da. Egitarau oparoa izango da: 10:30ean, ‘Harria hitz’ bisita gidatua egiteko aukera izango da, zeinetan Usurbilek euskal sorkuntzan jokatu duen papera aztertuko den. 17:00etan, Olanoneko anfiteatroan, haurrek marrazkiak egingo dituzte txalaparta entzunez sentitzen dutenarekin. Ondoren, ipuin kontaketa laburra izango da. Berriz, 18:30ean, Dema plazan, Artzeren lanaren aitortza egingo da, poesia eta txalaparta uztartuz. Bertan, sentimenduren bat adierazi nahi duten guztiek parte hartzeko aukera izango dute. Egunari amaiera jartzeko, 22:30ean, frontoian Artzeren lanean oinarritutako ikuskizunaz gozatzeko parada izanen da.

ORDUA

Egunean zehar.

KOKAPENA
Usurbil
Gipuzkoa