Julene Azpeitia literatur lehiaketa
2018/07/16 - 2018/09/30
Zumaia
Gipuzkoa
Lehiaketa
AIPAMENAK

Urtero legez, Julene Azpeitia ipuin lehiaketan parte hartzeko aukera eskainiko du Zumaiako Udalak. Aurtengoa lehiaketaren 31. edizioa izango da eta helburu du parte-hartzaileen artean literatur sorkuntza bultzatu eta indartzea.

Idatziaren gaia librea izango da eta parte hartu ahal izateko baldintzen artean, azpimarragarrienak, idatzia euskara hutsean izatea, aurretik argitaratu gabe egotea eta 6-15 orri arteko luzera izatea dira.

Lanak udaletxean edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira euskara@zumaia.eus helbidean. Edozein kasutan, idatziak aurkezteko azken eguna irailaren 30a izango da. Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa eta honen baitan, hiru sari banatuko dira.

KOKAPENA
Zumaia
Gipuzkoa