Justizia leheneratzaile eta terapeutikoari buruzko biltzarra
2016/06/16 - 2016/06/18
Donostia
Gipuzkoa
Congreso
AIPAMENAK

Justizia leheneratzaile eta terapeutikoari buruzko Europako biltzarra egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen programazioaren barruan, Donostiako Miramar jauregian, ekainaren 16, 17 eta 18an. XXI. mendeko justizia sistemen barruko justizia eredu berritzaileei buruzko eztabaidagunea izan nahi du biltzarrak.

Justizia leheneratzailearen helburua da gatazka batengatik elkarren aurka dauden aldeen artean komunikazio eremua sortzea, prozeduraren barruan eta hirugarren batek lagunduta, aldeek elkarrekin erantzun bat lan dezaten eta erantzun horrek sortu ahal izan den bidegabeko kaltea konpontzeko beharrak bete ditzan eta, gainera, gizarte konfiantzazko gero eta eremu handiagoetara zabaltzea ahalbide dezan.

Biltzarrean, aukeratutako ardatz tematiko bakoitzari buruzko hausnarketa eta ikerketaren egungo egoera ezartzen duten ponentziak, batetik, eta, bestetik, azken horietan arreta bereganatu duten gai horiei profesionalek aurre egiteko erabiltzen duten moduari egiaztatzera eta etorkizunean tratatzerakoan jarduketa ildo berritzaileak eskaintzera zuzendutako tailerrak izango dira.

Txostengile ospetsuak bilduko dira, hala nola Esther Gimenez-Salinas, Frieder Dünkel, Loren Walker, Sandra Walklate, Tinneke Van Camp, David Wexler, Antony Pemberton, Heather Strang, Otmar Hagemann eta Adela Asúa.

KOKAPENA
Mirakontxa pasealekua
Miramar jauregia
Donostia
Gipuzkoa