Kanpamartxo Eguna
2015/04/18 - 2015/04/19
Erandio
Bizkaia
Kanpomartxo_2015
AIPAMENAK

Jatorriz, Inauteri edo Aratuzte aurreko domekan familiak, herriko taldeak... joan ohi ziren mendira edo landa batera eta han alkarregaz sua egin eta bazkaldu egiten zuten. Gure Kanpomartxo gaurkotuan, ohitura hori birmoldatu egin dugu inguruko euskaldunak biltzeko deia eginez eta, bazkaria egiteari eta bazkaltzeari ez ezik, musika eta dantzari ere leku berezia eskaintzen diegu, erromeria antolatuta.

Bada, hainbat hamarkadatan galduta egon ostean, Berbots Erandion Euskaraz elkarteak 1994.urtean berreskuratu zuen. Ordutik hona, udalerriko txoko ezberdinetan egin dugu ospakizuna, urterik urte tokia txandakatuta. Kanpomartxo egunean, euskara, kultura eta Erandioko herria egin nahi ditugu protagonista; hiru osagai horiek elkarlanean uztartzeak ematen dio gure Kanpomartxori berezitasuna eta aberastasuna.

Kanpomartxo Egunaren ezaugarri nagusia lankidetza da, Erandioko elkarteen eta norbanakoen arteko lankidetza. Euskal kultura sustatu eta euskaraz bizi nahi duten erandioztarrek tokia dute Kanpomartxoren antolakuntzan eta ekintzetan; hauek dira gure helburuak: Euskaldun eta euskaltzaleen bilgune izatea; Euskara eta euskaltasuna giro atseginarekin uztartzea; Herriko elkarteen arteko harreman sarea sendotzea; Kanpomartxo eguna herriko jende askoren agendan sartzea; Berbots herriko euskalgintzaren erreferente izatea; Kanpomartxo egunak erdaldun askorentzat ere bere xarma izatea

Egitaraua:

Apirilaren 18a, zapatua 20:30 Kontzertua Ruper Ordorika: doan (jaietako plazan, karpapean).

Apirilaren 19a, domeka · 11:00.- Roberto Etxenbarria trikitilaria · 12:00.- Euskal dantzak: Goialde, Trabudu eta Uztargi · 13:00 Mendibaiarte abesbatza · 13.30.- Bertsolariak: Umeen saioa eta, Xabier Amuriza eta Jone Uria · 14.30.- Herri bazkaria · 16:00.- Koadrilen arteko herri kirolak · 17.00.- Herriko dantza maisua · 17.00.- Umeentzako ekitaldia: IRRIEN LAGUNAK · 18.00: Dantzaldia “Luhartz” taldearekin .. eta egunean zehar: · Umeentzako puzgarriak, arku jaurtiketa, jokoak, sline, tailerrak, sorpresak... · Txosna, musika, taloa. Kontakto tlf. 669 02 12 89. Lebis Abarka

KOKAPENA
Erandiogoikoako parkea
ErandioGoikoa
Erandio
Bizkaia