‘Kantauri beltza’ topaketak
2016/06/10 - 2016/06/16
Donostia
Gipuzkoa
Kb_eskua
AIPAMENAK

Atlantiko Beltzaren historia ez da iraganeko kontua. Aitzitik, ibilbide luzeko lekualdatzeak eta trukeak zabaldu eta azkartu egin dira azken urteotan. Horren harira, ‘Kantauri beltza’ izeneko topaketak ospatuko dira Donostian.

Piraten mugimendu demokratiko iraultzaileari buzurko hitzaldiarekin hasiko dira topaketak ekainaren 10ean, Letaman gaztetxean eta, ondoren, ‘Izan pirata’ dokumentala proiektatuko da. Dokumentalak Donostiako jai herrikoien aldeko mugimenduaren nondik norakoak jasotzen ditu, 80ko hamarralditik hasi eta gaurko egunera iristeko. Baina, bereziki, Donostiako Piratok hamar urte hauetan metatu dugun esperientziaren, garatu dugun pentsaeraren eta sortu ditugun aukeren kontakizuna da.

Ekainaren 11n, Txantxarreka gaztetxera mugituko da jaia. Bertan, herri mugimenduak eta musika eszenari buruzko topaketa izango da. Eta bukatzeko, ekainaren 16an, ‘La fête est finie’ dokumentala proiektatuko da eta ‘Zer da Kultura, hirien arteko norgehiagokan?’ izeneko solasaldia hasiko da ondoren.

KOKAPENA
Letaman gaztetxea + Txantxarreka gaztetxea + Txondorra
Donostia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK