‘Kantu bat gara’ Harresi aretoan, Agurainen

Data

23.05.26 - 23.05.26

Lekua

Araba - Agurain

Jon Maia
Jon Maia (Kantu Bat Gara)

Jon Maia bertsolari eta idazleak gidatzen duen ‘Kantu bat gara’ ekimena Agurain herriko Harresi aretora iritsiko da, maiatzaren 26ko arratsaldean. 2021. urteko abenduan jarri zen abian musika egitasmo hau, eta geroztik Euskal Herri osoa zeharkatu dute kantu eta kontuekin, dozenaka emanaldi eskainiz, eta orain azken hitzorduetan murgilduak dira.

Azken batean, ‘Kantu bat gara’ musika kontzertu soil batetik harago doan ekimena da, Jon Maiak idatzitako kantuak ardatz, ikuslegoa eta zuzeneko bandak bat egiten duten festa handia da. Sarrerak 15 euroko balioa dute aurrez on line plataformetan eskuratuz gero. Egunean bertan, 18 euro ordaindu beharko dira. Emanaldia Araba Euskaraz ekimenaren baitan kokatzen da.

Kantuen moldaketa berriak

‘Kantu bat gara’ izena darama Jon Maia bertsolari, idazle eta abeslariak abian jarritako azken ekimenak. Formatu fisikoan kaleratu du Elkar diskoetxeak liburu-CD eran, eta bertan, azken 30 urteetan egindako hitzak ditu zutabe nagusi. 1991. urtean hasi zen Jon Maia kantuen letrak idazten, eta urte hauetan guztietan 150 letra baino gehiago idatzi ditu. Besteen artean, Mikel Urdangarin, Negu Gorriak, Soziedad Alkoholika, Gozategi, Gari, Imuntzo eta Beloki, Kai Nakai edota Anarirentzako idatzi ditu testuak, bere musika taldeetarako hitzak idaztearekin batera.

‘Kantu bat gara’ ikuskizunean ordea, bestelako giroetara eraman ditu abestiak. Aurretik aipatu ditugun taldeei egindako kantu originalari bira bat eman, eta bestelako formatu batean eskaintzen dira kantuak, hitzei protagonismo gehiago emanez, eta musikalki formatu akustiko eta orkestratu batera eramanaz.

Kokapena

Harresei aretoa
Harresi aretoa
Agurain. Araba

Loturak