Kaskezur eta Giranice Tolosako Bonberenean

Data

22.01.15 - 22.01.15

Lekua

Gipuzkoa - Tolosa

kaskezur
Kaskezur taldea (J.A. ARETA GOÑI 'JUXE')

Kontzertu asko bertan behera geratu dira azken bi asteotan. Baina toki alternatiboak dira orain musikaren alternatiba. Tolosako Bonbereneak eutsi dio programazioari, eta larunbat honetarako Orioko Giranice taldea eta Baztandik hurbilduko diren Kaskezur batuko dira bertan. Gaueko 22.00etan izango da kontzertua, eta sarrerak 8 eurotan egongo dira salgai Bonberenean bertan.

Giranice musika instrumentala lantzen duen euskal taldea da. Emozioei behar duten arnasa emateko asmoz, entzuleen erraietara iristea bilatzen dute, horretarako soinu aldaketa bortitzak, erritmoak eta melodiak erabiliz. Rockean oinarritutako bi gitarra, baxua eta bateria dira, biolin batek zuzenduta; horren modu bitxian, eta ahotsik gabe. Beste instrumentu batzuk ere erabiltzen dituzte, abestiak eskatzen duenaren araberako bidaia sortu eta musika instrumentalista bilakatuz.

Pop rock eremuan mugitzen den taldea da Kaskezur. Elizondotik Tolosara  hurbilduko dira, eremu alternatiboan dagoen erreferentzia ederrena zergatik diren erakustera. Dagoeneko hainbat lan plazaratu badituzte ere, ez dira horren ezagunak oraindik. Jo eta jo ari dira, eta zuzenean bezain finak dira diskoan ere. ‘Ihesi doaz animaliak’ da beraien azken lana 2019ko irailean plazaratua eta aurretik ‘Azpisugeak’ karrikaratu zuten bi urte lehenago. Aspaldikoagoa da ‘Ilgora’ aurkezpen lana. Geroztik taldea zertxobait aldatu bada ere, esentzia eta rock garbia eta ahots ederrekin kantatua egiteko gogoak irauten du.

Bonberenean konbinazio perfektua egin dezakete Giraniceren melodiek eta Kaskezurren rock interesgarriak. Ahotsarekin edo ahotsik gabe, musika zaletasunak batuko ditu Bonbereneara hurbiltzen direnak. Eta oraindik horrelako aukerak izatea luxua da, luxu alternatibo bat. Zorionez.

Kokapena

Bonberenea
San Esteban auzoa
Tolosa. Gipuzkoa

Loturak