Jaiak 2014

Kaxarranka, San Pedro egunean

Data

14.06.29

Lekua

Bizkaia - Lekeitio

kaxarranka2

Ekainak 29a, San Pedro eguna, Lekeition hiru ekitaldiri lotuta dago. Hiruretatik ezagunena Kaxarranka da, XVIII. mendeko kutxa baten gainean eginiko dantza. Izan ere, ikustekoa da dantzari trebearen agerraldia eta mantendu behar duen oreka, kutxa arraunlariek oratuta baitago.

Goiz hasten dira Lekeition San Pedroren omenezko ospakizunak. Tradizioak «dei eittekuak» agintzen ditu goizeko zazpiak aldera, antzina arrantzaleak itsasoratzeko deialdiak zirenak. Eta gero, goiz erdian, Kaxarrankaren dantza egiten dute, Mezaren ostean, Santa Maria elizatik abiatzen da kalejira eta urtean zehar santuaren irudia gordetzen duen kutxaren parean ‘Kilin-kala’ egiten dute, santua itsasora hurbilduz. Emakumeek egindako Eguzki-dantza aurreskuarekin bukatzen dira goiz parteko ekitaldiak.

Uztailaren 1 arte luzatuko dira Lekeitioko Sanpedroak.

Kokapena



Lekeitio. Bizkaia

Loturak