‘Kili-Kili. Euskera pozgarri’ erakusketa
2016/03/19 - 2016/06/26
Bilbo
Bizkaia
Kilikili
AIPAMENAK

‘Kili-Kili. Euskera pozgarri’ erakusketa ikusgai egongo da Bilboko Euskal Museoan. Umeen artean euskara bultzatzeko helburuarekin euskaraz idatzitako aldizkariaren bilakaera islatzen du erakusketak, ekainaren 26ra arte ikusgai egongo dena.

Erakusketa bera, Labayru Fundazioak aldizkariaren historia azaltzeko egindako bideo bat eta Bilboko Udalak eta Labayru Fundazioak plazaratutako argitalpen bat izango dira ‘Kili-Kili’ proiektuan sakontzeko eskainiko duten hiru euskarriak.

Kili-Kili aldizkariaren 233 zenbaki plazaratu ziren. Beste hizkuntza batzuetako komikietan oso ezagunak ziren pertsonaiak (Mortadelo eta Filemon, Pantera Arrosa, Robin eta Sheriff, Asterix eta Obelix...) euskaratzeko meritua izan zuen. Horrez gain, euskal kulturako pertsonaia ospetsuei egindako elkarrizketak atera zituen, baita ohikoak ziren Ezetz Igarri lehiaketa eta umeek idazten zituzten gutunen Kili Kartak espazioa ere.

KOKAPENA
Plaza de Miguel de Unamuno, 4
Euskal Museoa
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK