‘Komedia madarikatua’ estreinatuko du Pabellon 6eko Gazte Konpainiak

Data

23.01.27 - 23.02.26

Lekua

Bizkaia - Bilbo

Antzezlanaren eszena bat.
Antzezlanaren eszena bat. (PABELLON 6 )

Pabellon 6eko Gazte Konpainiak ‘Komedia madarikatua’ antzezlana estreinatuko du ostiral honetan. Tomas Afan egile sarituaren ‘Tríptico infernal’ testuaren egokitzapena da. Idoia Barrondok ekarri du euskarara.

Estreinaldia euskaraz izango da urtarrilaren 27an eta otsailean gaztelaniazko bertsioa antzeztuko da, ‘Divina tragedia’. 2015ean sortu zen, talde gazteen profesionalizazioaren alde lan egiteko helburuarekin. Urte hauetan zehar, aktore ugari igaro dira bertatik, orain arte guztira zazpi ekoizpen taularatuz.

«Gizartean sortzen diren gatazkei buruzko hausnarketa da Tomas Afanen testua. Izan ere, lurtarrak jainkotiarra oztopatzen duenean, zeruaren eta infernuaren arteko antzinako borrokak ustekabeko bira ematen du. Dramaren eta komediaren artean, gizakiaren manipulazioari eta ergelkeriari buruz hitz egiten du lan honek. Zentzugabekeriatik jorratutako gerren kritika», kontatu dute konpainiaren arduradunek.

Zuzendaria Saioa Irribarren Muñozek egin ditu zuzendari lanak, Ander Basaldua Castellanosen eta Gaizka Chamizo Mendikoteren laguntzarekin. Eta honako hauek dira taldea osatzen dutenak: Silvia Larrauri de Miguel, Luix Mitxelena Mitxelena, Andrea Mora Ahedo, Uxue Fuertes Vega, Ziggy Docherty Sanchez eta Aitzol Villahoz Prieto.

Atal teknikoari dagokionez, jantziak, Mirari Aranburu Rodríguezek egin ditu, eszenografia María Casanuevak, argiztapen-diseinua Fernando Alcauzarrek eta Edu Berja Miguelek. Eta kartela Irrimarraren sorkuntza da.

Antzezlana, urtarrilaren 27tik 29ra taularatuko da euskaraz eta otsailaren 3tik 26ra gaztelaniaz, emanaldiak ostiraletik igandera eskainiko dira, eta sarrerak webgunean daude eskuragarri.

Kokapena

Pabellon 6
Deustuibarra, 42
Bilbo. Bizkaia