Korrika Kulturala
2017/02/09 - 2017/04/09
Zenbait herritan
Korrika_kulturala
AIPAMENAK

Otsailaren 9an hasiko da Korrika Kulturala Gasteizen, Kepa Junkera eta Sorginek emango duten kontzertuarekin. Antzerkia, bertsolaritza eta dantza ere izango dira. Sakelakoetarako Korrika aplikazioan kontsulta daitezke ikuskizunen datak.

Estreinaldien artean, Kepa Junkera eta Sorginak taldearen ‘Maletak’ ikuskizunaz gain, bestelako emanaldiak ere izango dira. Mikel Martinez eta Patxo Telleriak osatutako bikote artistikoak, zenbait musikariekin bat eginda, ‘Ez dok hiru! Euskal musikaren benetako istorioa’ errepasatuko du taula gainean.

Halaber, azken edizioetako arrakasta errepikatu nahi dute ‘Bertsokorrika’ bertso-emanaldi sortarekin, Bertsozale Elkartearekin elkarlanean; Kukai dantza-taldeak ikus-entzunekoa eta dantza nahastuko dituen emanaldia prestatu du, ‘Oskara plazara’ izenekoa; Beatriz Egizabal ipuin-kontalariak eta Ane Labaka bertsolariak ‘Erradikalak gara’ ikuskizuna ekarriko dute; eta Pirritx Porrotx eta Marimotos pailazoek ‘Tipi-tapa, Korrika!’ ikuskizuna taularatuko dute.

Mugikorretarako aplikazioa Korrika Kulturalaren agenda guztia bilduko duen sakelakoetarako aplikazioa ere aurkeztu dute Korikakoek. Agendaz gain, 20. Korrika uneoro non dagoen jakiteko aukera ere emango du aplikazioak, geolokalizazioari esker. Akting enpresak garatu du, iOS eta Android sakeleko gailuetarako.

Amaitzeko, otsailaren 11n Korrikaren urtemuga-festa ospatuko da Irungo Ficoba erakustazokan. Gainera, otsailaren 2an Korrikaren dokumentala estreinatuko da Bilbon.

Korrika martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean ospatuko da.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Zenbait herritan
LOTURAK