‘Kuba Eguna’

Data

18.12.15

Lekua

Bizkaia - Bilbo

kubaeguna01-email.jpg

Abenduaren 15ean, bigarren aldiz ospatuko da Bilbon ‘Kuba Eguna’, Euskadi-Cuba laguntasun eta elkartasun elkarteak antolatuta ‘Desembarco del Granma’ eta ‘Sierra Maestra’ emigrazio kubatarraren elkarteekin batera. Elkarte horietako bigarrenak bere hamargarren urteurrena ospatuko du, gainera.

Egun osoan izango dira jarduerak, Bilboko Arriaga Antzokiaren ondoan. Goizean, Ramón Bustamante kazetariaren gidaritzapean, mahai-inguru bat egingo da eta bertan Mariela Castro Espín diputatu kubatarrak, Kubako Sexu Hezkuntza Zentro Nazionalaren zuzendariak eta LGTBi aktibistak, parte hartuko du.

El Club de los Poetas Rojos taldeak olerkiak ipiniko ditu. Musikari dagokionez, Ismael de la Torre trobadoreak emanaldia eskainiko du, bai eta Código Habana taldeak ere, zeinak saltsa eta son kubatar kontzertuaz emango dion amaiera festari.

 

Kokapena


Arriaga Plaza
Bilbo. Bizkaia