Kukai & Sharon Fridman: ‘Erritu’
2018/10/31

19:30

Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Arriaga
20181010-kukai-ikuskizuna-erritu-entsegua-jm
AIPAMENAK

«Gizakiek jaia ospatzeko, dantza magikoak praktikatzen dituzte, elkarren artean eta naturako gauza guztiekin bat eginda daude. Ez daude isolatuta; haien alaitasuna natura osoak sentitzen du, eta haien arbasoek ere horren parte dira. Espazioan eta denboran desagertu dira; iragana orain bihurtu da, eta Urrezko Arora itzuli da». Ernst Cassirer filosofoaren hitzak dira.
 
Erritu Kukai Dantzak Arriaga Antzokira egingo duen itzulera da, eta oraingoan Sharon Fridman koreografo ospetsuaren lankidetzarekin. Aurreko aldian ere, 2016an, arrakasta handia izan zuen Oskara lanarekin; hau da, hiru Max Sari lortutako sormen bikaina, Dantzako Ikuskizun Onenarena barne.

Taldea
Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya & Sharon Fridman
Koreografia: Sharon Fridman
Dramaturgia eta interpretazio laguntza: Antonio Ramirez-Stabivo
Dantzariak: Urko Mitxelena, Nerea Vesga, Eneko Gil, Izar Aizpuru, Alain Maya, Ibon Huarte
Musika: Luis Miguel Cobo
Kantua: David Azurza
Jantzien diseinua: Ikerne Jiménez
Eszenografia: Oficina 4play Arquitectura
Argiztapen-diseinua: David Bernués
Soinu-espazioaren diseinua: Ángel Agüero
Ekoizpen-taldea: Nagore Martinez, Doltza Oar-Arteta

ORDUA

19:30

KOKAPENA
Arriaga plaza
Arriaga
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK