‘La Ternura, una comedia de leñadores y princesas’
2018/01/12 - 2018/01/14

Urtarrilak 12 eta 13: 20:00 

Urtarrilak 14: 19:00 

" />

Urtarrilak 12 eta 13: 20:00 

Urtarrilak 14: 19:00 

Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Arriaga
La_ternura
AIPAMENAK

Erregina sorgin samar bat eta bere bi alabak Armada Garaiezineko ontzi batean doaz Ingalaterrarantz, Felipe II.ak agindu baitie ezkon daitezela Ingalaterrako aitoren seme batzuekin behin Ingalaterra konkistatu ondoren. Baina Esmeralda erreginak gorroto ditu gizonak, beti izan dituelako gainean bere urratsetan agintzen eta bere askatasuna murrizten, eta ez dago prest bere alabek ere gauza bera jasan dezaten.

Shakespeareren komedietako unibertsoan inspiratua, ‘La Ternura, una comedia de leñadores y princesas’ antzezlanean ohartarazten zaigu ezinezkoa dugula maitasunaren kalteetatik babestea, maitatu nahi duenak prest egon behar duelako sufritzeko.

Alfredo Sanzolek zuzendutako komedia erromantiko honetan bada denetarik: uharte hutsak, hondoratze ikusgarriak, errege ahulak, egurgin beldurtiak eta artzaintsa oldartsuak.

Fitxa:

Testua eta zuzendaria: Alfredo Sanzol


Espazio eszenikoa eta jantziak: Alejandro Andújar


Argiak: Pedro Yagüe


Musika: Fernando Velázquez

Interpreteak: Paco Déniz, Elena González, Natalia Hernández, Javier Lara, Juan
Antonio Lumbreras, Eva Trancón



Zuzendari laguntzailea: Beatriz Jaén


Eszenografiako laguntzailea eta jantziak: Almudena Bautista

Teatro de la Ciudad eta Teatro de La Abadíaren ekoizpena

ORDUA

Urtarrilak 12 eta 13: 20:00 

Urtarrilak 14: 19:00 

KOKAPENA
Plaza Arriaga, 1
Arriaga
Bilbo
Bizkaia