Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua
2018/02/28 - 2018/03/27
Zenbait herrialde
Laburbira
AIPAMENAK

Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 15. edizioa beteko du otsailaren 28tik martxoaren 27ra bitartean.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariak hamabost urte beteko ditu aurten, bi helbururi eutsiz: euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizteko jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei hemen eta euskaraz  sortutako film freskoez gozaraztea (gehienez zirkuitua ospatu baino 2 urte lehenago egindakoak izaten dira).

Zortzi film labur aukeratu dira Laburbiran zabaltzeko. Bat ezik, beste guztiak 2017. urtekoak dira: ‘Ilunpetan’ (Koldo Carranza), ‘Night Shift’ (Izaskun Arandia), ‘Higadurak’ (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola), ‘’ Ejecutor (Javi Arriaga), ‘Tazan’ (UDA films), ‘Areka’ (Atxur animazio taldea), ‘Kreba’ ( Oier Fuentes) eta ‘Zulo’ (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga).

Film laburren zirkuituak honako herriak bisitatuko ditu aurten: Bergara, Ordizia, Azpeitia, Lazkao, Sestao, Ermua, Etxebarri, London, Usurbil, Sondika, Paris, Getaria, Gasteiz, Larraintzar-Ultzama, Irun, Soraluze, València, Zumaia, Hondarribia, Areatza, Arespalditza, Oñati, Azkoitia, Basauri, Hernani, Biasteri, Igorre, Mutriku eta Arrasate.

KOKAPENA
Zenbait herrialde
LOTURAK