Laburbira
2018/11/26 - 2018/12/21
Zenbait herrialde
Cine3
AIPAMENAK

Laburbira zirkuiturako euskarazko film laburrak proposatzeko epea abenduaren 21era arte egongo da zabalik. Lanak leire@topagunea.eus helbidera bidali behar dira, eta jasotako lanen artean urtarrilean aukeratuko dira euskarazko film laburren zirkuituan eskainiko diren lanak.

Filmek euskaraz egindakoak izan behar dute, 2016etik hona ekoitzitakoak, fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak.

Azken lau edizioetan bezala, 16. Laburbiran ere deialdi zabala egin du Topaguneak, film laburrak euskaraz egiten dituzten sortzaile guztiek izan dezaten aukera zirkuiturako euren lanak aurkezteko. Hain zuzen, horixe da zirkuituaren helburu nagusia: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarrai dezaten aukera emanez eta ikusleei berton sortutako zineaz gozaraztea.

Laburbiraren 16. edizioa 2019ko martxoaren 18tik apirilaren 17ra izango da. Oraindik zehaztu gabe dago zein herri bisitatuko dituen, hori Laburbiran parte hartu nahi duen euskaltzaleen mugimenduko elkarte kopuruaren arabera izango baita.

KOKAPENA
Zenbait herrialde
LOTURAK