Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua
2019/03/18 - 2019/04/17
Zenbait herrialde
Laburbira2019
AIPAMENAK

Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, hamaseigarren edizioa beteko du martxoaren 18tik apirilaren 17ra bitartera.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Laburbira zirkuitu ibiltariak sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizteko jarraitu dezaten, eta euskaraz sortutako film freskoez gozaraztea du helburu.

Laburbirak 35 herri bisitatuko ditu, euskarazko zinegintzaren bederatzi film labur erakutsiz, guztiak 2016 eta 2018a bitartean egindakoak. Lanen gaiak askotarikoak izango dira: maitasun istorioak, tentsio bizikoak, animazioa, iraganeko kontakizunak, majia, intriga...

Laburbirak bisitatuko dituen herri eta hiriak: Bergara, Ermua, Usurbil, Berriozar, Areeta, Sestao, Hernani, Algorta, Dima, Areatza, Orkoien, Valladolid, Azkoitia, Paris, Eraso, Gasteiz, Larraintzar, Biasteri, Zuia, Iruña, Ordizia, London, Maeztu, Arespalditza, Mutriku, Arrasate, Etxebarri, Azpeitia, Oñati, Irun, Igorre, Soraluze, Zumaia, Mungia eta Valentzia.

KOKAPENA
Zenbait herrialde