LaPalanka Zinemaldia film laburren I. lehiaketa
2019/04/01 - 2019/05/03
Bilbo
Bizkaia
Palanca
AIPAMENAK

Apirilaren lehen egunetik maiatzaren 3ra arte LaPalanka Zinemaldia film laburren I. lehiaketa egingo da honako helburu honekin: Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen sustapen artistikoa eta mugimendu asoziatibo eta komertziala piztea.

Bilboko Prestakuntza eta Laneratze Plan Singularreko ikasleek Harrobia Ikastolarekin, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako merkataritza eta enpresekin batera antolatu dute LaPalanka lehiaketa.

Lehiaketa maiatzaren 3an bukatuko da izen emateko epe bukaerarekin eta azken galarekin, non 15 finalisten lanak aurkeztuko diren. Maiatzaren 11n, sari banaketa izango da Bilbo Zaharreko azokaren gunean, Mariaren Bihotza plazan, 12.30ean.

Ekimena Bilboko ingurune horren «ikuskera positiboa» bultzatzeko eta auzokideek hiru auzo horietaz duten irudia azaltzeko asmoarekin jaio da, antolatzaileen esanetan. «Bere helburua bai sustapen artistikoa, bai mugimendu asoziatibo eta komertziala piztea da. Bide batez, zazpigarren artearen eta ikus-entzunezko kulturaren barruan agertzen diren herri sorkuntza berriak erakusteko aukera eman nahi da».

Ekimen hau herritar guztiei irekita dago, eta hiru maila izango ditu: erakundeak, komertzioak eta banakoak. Era berean, «pertsona guztien parte-hartzea errazteko», bai bideo kamera, bai sakelako telefonoaren kameraren bidez edo beste era batez egindako lanak ere onartuak izan daitezkeela adierazi du LaPalankak.

KOKAPENA
Bilbo Zaharra
Bilbo Zaharra
Bilbo
Bizkaia