Larrunen aldeko kanpaldi herrikoia
2018/10/13 - 2018/10/14

Urriaren 13an (larunbata), 14:00ean, gailurrean.

Urriaren 14an, 11:00etan asanblada.

Sara
Lapurdi
Larrun
AIPAMENAK

‘Larrun gure altxorra da!’ lemapean Larrunen aldeko kanpaldi herrikoia egingo da urriaren 13 eta 14an.

Larrun mendian egin asmo duten plataforma turistikoa salatzeko eta tokiko elkarteek proiektu horren kontra daramaten lana sustengatzeko, Aman Komunak sareak euren hiru hilabeteko datorren hitzordua han egitea erabaki dute. Kanpaldi herrikoi eta auto kudeatua altxatuko dute Larrunen. Euskal Herri osora zabalduko dute deia eta kolektibo, elkarte, jende guziei bertan parte hartzeko gomita luzatzen diete.

Kanpaldia ongi iragan dadin, logistika minimoa segurtatuko dute eta bakoitzak ekarriko nahiko dituen animazio, janari, lema eta energiez beteko da.

Hitzorduak honako hauek dira: urriaren 13an (larunbata), 14:00ean, gailurrean. Urriaren 14an, 11:00etan asanblada.

ORDUA

Urriaren 13an (larunbata), 14:00ean, gailurrean.

Urriaren 14an, 11:00etan asanblada.

KOKAPENA
Larrunen gailurrean
Larrunen gailurrean
Sara
Lapurdi