‘Lautan hiru: antzerki txikia, festibal handia’
2019/01/31 - 2019/02/21

19:00.

Bilbo
Bizkaia
Lautan_hiru
AIPAMENAK

‘Lautan hiru: antzerki txikia, festibal handia’ izeneko jaialdia egingo da urtarrilaren 31tik otsailaren 21era, Bilboko Zazpi Kaleetan, eta lau astez jarraian hiru antzerki pieza eskainiko dituzte ostegunero.

Euskaltzaindia da egitasmoaren bultzatzailea, Cafe Bar Bilbao-rekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta BIRA kulturgunearekin batera. Lau eragileen egoitzak izango dira antzezlanen agertokiak.

Egitasmoak hiru helburu nagusi ditu: euskarazko antzerkia hauspotu (lanen hizkuntza euskara izango da), antzerkilariei beren lanak erakusteko guneak eskainu, eta Zazpi Kaleetako giroan eragin eta Bilboko kultura aukerak zabaldu. Horretarako, formatu txikiko lanak erakutsiko dira, oro har 20-30 minutuko piezak.

Antzerkizaleek hiru pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero, aurretik laguntza bonua erosita. BIRAn (Erronda kalea, 2) eta Euskaltzaindian (Plaza Barria, 15) 50 laguntza bonu salduko dira, astebete aurretik.

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Plaza Barria, 15
Euskaltzaindia + Cafe Bar Bilbao + Zazpi Katu gaztetxea
Bilbo
Bizkaia
OSAGARRIAK