Laxoa Txapelketa
2018/06/17 - 2018/08/04
Oitz
Nafarroa
Laxoa
AIPAMENAK

Martxoan hasitako Laxoa Txapelketaren ligaxkaren azken txanpan sartuko da Baztan-Errekako Doneztebe, Irurita, Oitz ea Arraiotz herrietan jokatzen ari den XXXIX. Laxoa Txapelketa. Arroia-Sagardia, Doneztebe-The Moment, Doneztebe-Avia, Doneztebe-Apeztegia, Doneztebe-Mikelo, Doneztebe-Zarbo.net, Irurita-Olari, Irurita-Migelene ea Oiz-Kokoetxea laukoteetatik final laurdenetara egiten duten taldeak ekainaren 17an jakingo dira.

Final laurdenak ekainaren 23 eta 30ean eta uztailaren 7an jokatuko dira; final erdiak uztailaren 14, 21 eta 28an, eta finala, azkenik, abuztuaren 4an izango da Oitzko plazan.

Laxoa euskal pilotaren aldaerarik zaharrena da eta gaur egun pilotaleku eta plaza gutxi batzuetan besterik ez da mantentzen. Eskularru batekin jolasten da, 4 jokalari talde bakoitzeko eta sakatzailearen kontrako aldean kokatuta dagoen pareta batean.

 

KOKAPENA
Oitz
Nafarroa