Leioako Pop Rock iragartzeko kartel lehiaketa
2018/10/01 - 2018/10/22
Leioa
Bizkaia
Lehiaketa
AIPAMENAK

Leioako Pop Rock lehiaketaren hamargarren edizioa iragartzeko kartel lehiaketa martxan da. Lanak Aterpe Leioa gaztegunean entregazeko aukera egongo da urriaren 22ra arte.

14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Epaimahaiak azaroaren 5erako finalistak izango diren 5 kartelak aukeratuko ditu, data horretatik aurrera eta azaroaren 18ra arte, ikusleek euren botoak emateko aukera izango dute. Ikusleek gogokoen dituzten 3 kartelei eman ahalko diete botoa. Kartel irabazlea epaimahaiaren eta ikusleen boto gehien jaso duena izango da. Aurkeztutako lanak azaroaren 5etik abenduaren 5era arte ikusgai egongo dira Aterpe Leioa gaztegunean.

KOKAPENA
Leioa
Bizkaia
OSAGARRIAK