Lekeitioko 42. Euskal zine bilerarako deialdia zabalik
2019/05/02 - 2019/09/30
Lekeitio
Bizkaia
Euskal
AIPAMENAK

Lekeitioko 42. Euskal Zine Bilerara lanak aurkezteko epea irailaren 30era bitartean egongo da zabalik. Aurkezten diren filmen artean 20 hautatuko dituzte lehiaketan parte hartzeko. 42. Euskal Zine Bilera azaroaren 23tik 30era ospatuko da.

Iazko formatua mantenduz, aurten ere lehiaketa bateratua izango da, hau da, ez dira bereiziko lan profesional eta amateurrak. Horrela, zuzendaritza, gidoi eta film onenaren sariak ezberdinduko dira, eta ikusleak ere protagonista izango dira, lan bakoitzari emandako puntuaketen bidez erabakiko baitute ikuslearen sari bereziaren irabazlea.

Edozein film egilek har dezake parte Euskal Zine Bileran. Euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza eta lanek, gehienez, 30 minutu izango dute. Edozein genero edo tratamendu zinematografiko lantzen dituzten filmak aurkeztu ahalko dira.

KOKAPENA
Lekeitio
Bizkaia