Lekuek, martxoaren 17tik 25era Gernikan

Data

23.03.17 - 23.03.25

Lekua

Bizkaia - Gernika-Lumo

Kiko Venenok zabalduko du Lekuek festibala
Kiko Venenok zabalduko du Lekuek festibala (Kiko Veneno)

Martxoaren 17tik 25era bitartean Lekuek Festibala ospatuko da Gernikan. Honakoa hamargarren edizioa izango da, eta aurrekoetan bezala formatu txikiko emanaldiak izango dira nagusi hamar egunetan zehar. Musikalki anitza eta koloretsua da aurkeztu duten egitaraua, eta datozen bi asteetan Gernika musikaren hiriburu bilakatuko da. Emanaldi bakoitzak bere sarrera du, eta emanaldi ia guztiak ikusteko bonua kaleratu du antzolakuntzak. Informazio zabalagoa eta sarreren salmenta festibalaren atari digitalean eskura daiteke www.gernikakolekuek.com klikatuz.

Lekuek

Milaka watt argi eta soinu dituzten jaialdi handien ereduaren parean areto txikiak dira Lekuek jaialdiaren protagonista nagusiak, musika parez pare eta gertu gertutik sentitu eta bizitzen diren horiek. Aberatsa da Gernikak duen musika zirkuitua, eta bide horretan musika mugimendu handia dago bertan. Astra gunea, Iparragirre Rock Elkartea, Kult Parnaso, Lizeo antzokia, Zeppelin, Aterpe, La Boca eta Mercurio tabernak, eta herriko kaleak izango dira Lekuek Festibalaren kontzertu eta jarduerak hartuko dituzten areto eta lekuak.

Kiko Veneno

Guztira hamabost emanaldik osatuko dute aurtengo zuzeneko musika eskaintza. Martxoaren 17an Kiko Veneno musikari ezagunak zabalduko du festibala Lizeo antzokian, eta hortik aurrera zuzeneko musikak eta musika ekimenek ez dute etenik izango Gernikan. Emanaldi honetarako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.

Astra

Astra guneko emanaldien artean Bullets of Misery, Rise to Fall eta Wormed taldeen emanaldia aipagarria izango da. Muturreko metal doinuak ardatz izango duen ikuskizuna izango da honakoa eta Metal Fabrika ekimenaren barnean kokatzen da. Bestelako giroetan iritsiko da Arratians eta Dennis Alcaponeren kontzertua. Ska eta reggae musika nagusituko da emanaldi honetan, eta kartelburu Dennis Alcapone musikari jamaikarra izango da. Bitxikeria bezala Euskal Herriko musikariek osatuko dute bere zuzeneko banda Pagasarri Ska All stars izenburupean, artistaren kantu zerrendako abestiak joz. Azkenik Nakar, Benizze, Olaia Inziarte, Dupla DJ set & Tzerriz emanaldia iragartzen da Astran martxoaren 25 gauerako. Proposamen ausartagoekin gozatzeko aukera izango da gaualdi honetan.

Kult Parnasoa

Kult Parnasoan bestelako erritmoekin gozatzeko aukera izano da. Martxoaren 19an Jazz con Papada, Eskilarapeko Jazz Band eta Jam Sessio bat iragarri dute, eta martxoaren 24ko gauan Pelo Mono eta Sonic Trash taldeek su emango diote agertokiari

Iparragirre

Iparragirre Rock Elkartean, berriz, Los Sara Fontan eta Mohama Saz, martxoaren 18an, Vulcanizadas eta Gonzalo Portugal martxoaren 23an, eta Mocker’s eta Lady Banana taldeak martxoaren 25 gauan. Musikalki rock giroak nagusituko dira iparragirren.

Tabernak

Azkenik tabernetako emanaldi beroekin gozatzeko aukera izango da festibalaren egunetan. Urtean zehar musikaren gotorleku diren Musutruk, Zeppelin, La Boca, Alai eta Aterpe tabernetan zuzeneko emanaldiak antolatu dira, eta Stepi Selektah, Amann and The Wayward Sons, Kolpeka, Santa Cruz, Ziraun, Agur, Arresi edota Arnau & the Honky Tonk Losers zuzenean ikusteko aukera izango da.


                                   X. LEKUEK FESTIBALA 2023 – EGITARAUA –

Martxoak 17 Barikua

18.55 MERKURIO -Txupinazoa
19.00 MERKURIO - Segundo Olaetako Banda Sinfonikoa
19.00 CAMINITO - Salsako klaseak terrazan
20.30 LIZEO - X. Urteurren aurkezpena + Kiko Veneno
21.00 LEGOIE - Welder DJ
22.30 IRRINTZI - Los Notas del Retumbe DJs

Martxoak 18 Zapatua

12.30 BOLIÑA EL VIEJO -Swingtxaku Klandestinoa kaleetean zehar
18.00 ARRIEN/SASOIE - Urdaibai Kantagune kaleetean zehar
19.00 MUSUTRUK tabernan - Garry
20.00 LA BOCA tabernan - Ziraun
20.30 ASTRA - Metal Fabrika - Bullets of Misery + Rise to Fall + Wormed
21.00 IPARRAGIRRE - Los Sara Fontan + Mohama Saz
23.00 ZEPPELIN - Stepi Selektah DJ

Martxoak 19 Domeka

11.00 PASILEKUA - Astra Txiki. Umeentzako tailerra + Trakamatraka emanaldia
12.00 PASILEKUA - Disko eta Arte Azoka
13.00 MERKURIO - Joseba Irazoki
14.00 PASILEKUA - Ha Venido Un Ciego
15.00 ATERPE - Amann and The Wayward Sons
16.00 ALAI - Arnau & the Honky Tonk Losers
18.00 KULT PARNASOA - Jazz con Papada + Eskilarapeko Jazz Band + Jam Session

Martxoak 20 Astehelena

18.00 - ASTRA HEMEN ETA ORAIN diskoaren aurkezpena.
DDT banaketak(BIlboko do It yourself taldeen bilduma)
eta entzunaldia

Martxoak 21 Martitzena

20.00 LIZEO - Zine-Kluba ‘Los Xey, una historia de película’

Martxoak 22 Eguaztena

20.00 IPARRAGIRRE - Bidehuts hitzaldia + Musika entzunaldia.

Martxoak 23 Eguena

20:00 LIZEO - Zine-Kluba ‘Un día Lobo López’
20:30 IPARRAGIRRE - Vulcanizadas + Gonzalo Portugal

Martxoak 24 Barikua

19.00 ATERPE - Kolpeka + Sta. Cruz
21.00 KULT PARNASOA - Pelo Mono + Sonic Trash
21.30 ASTRA - Arratians + Dennis Alcapone
22.00 IRRINTZI - DJ
01.30 ZEPPELIN - DJ Murtzia

Martxoak 25 Zapatua

12.00 LIBURUTEGIA - Kalapitaka. Umeentzako rock tailerra
13.00 ARRANO - Kska kolektiboa DJ
18.00 ATERPE - Agur + Arresi
21.00 IPARRAGIRRE - Mocker’s + Lady Banana
21.00 ASTRA - Nakar + Benizze + Olaia Inziarte + Dupla DJ set & Tzerriz

Kokapena

Gernika
Gernika
Gernika-Lumo. Bizkaia

Loturak