LGTBIfobiaren kontrako Eguna
2018/05/16 - 2018/05/17

Hainbat ordu

Donostia
Gipuzkoa
Lgtbigipuzkoa
AIPAMENAK

Maiatzaren 17an LGTBIfobiaren kontrako Eguna dela eta, hainbat jarduera egingo dira egun horretan zein bezperan, Euskal Herriko, lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartearen eskutik.

Maiatzaren 17an, 19:00etan, Donostiako Aquariumaren auditoriumean ‘LGTBI+ errefuxiatuak Europan. Posible al da ingurune ziurra?’ inguruan honako hauek mintzatuko dira: Cécile Balbous, Austriako Queerbasekoa ; Sarah Spatz, asilo-eskaera egin duen Brasilgo ekintzaile trans-a; Nessrin El Hachlaf, KifKif-eko lege-aholkularia; Kepa Blazquez Roteta, LGTBQI+ Refugees in Grerce taldearen laguna; Henar Gutierrez, Gipuzkoako Gurutze Gorriko giza-langilea eta Andrea Bertomeu Navarro, aholkulari juridikoa Gehitun. Solasaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako lankidetzarako zuzendari Fernando San Martinek aurkeztuko du eta ekitaldian 2017ko Zilarrezko Gehitu Saria emango zaio Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateari. Oroigarria Juana Goizueta dekanoak jasoko du.   

Maiatzaren 16an, 19:00etan, Irungo Palmera Montero gunean, ‘Gazteak eta beraien familiar aniztasun afektibo-sexualaren aurrean’ izango dute hizpide Gehituko Jesus Estombak eta AMPGYLeko Inez Miguelañezek.

Maiatzaren 16an eta 17an hainbat ekitaldi egingo dituzte Eibarren. 16an, Portalean, 18:30etatik 20:00etara, ‘Moiré’, ‘Carta’ eta ‘Soy Trasnguero’ laburmetraiak emango dira eta ondoren solasaldia egongo da Inxotx Louyestekin.

17an, Untzaga plazan, informazio-stand-a jarriko 18:00etan eta ordu erdi geroago kontzentrazioa egingo da beran. 19:00etan Ibilaldi txikia egingo da LGTBIfobiaren aurka.

Gainera, L.S.B. Ana, Lesbikomikia! ren bildumaren argitarapena dela eta, hainbat aurkezpen saio antolatu dira eta horietako batzuetan, Antonio Altarriba izango da. Aurkezpenak, Lasarten maiatzaren 29an (19:00), Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean ekainaren 5ean (19:00), Eibarko Andretxean ekainaren 13an (19:00) eta Soraluzeko Herriko Etxean ekainaren 19an (19:00) izango dira.

ORDUA

Hainbat ordu

KOKAPENA
Plaza de Carlos Blasco Imaz, 1
Aquariuma eta beste hainbat leku
Donostia
Gipuzkoa