Life Oreka Mendian proiektua ezagutzeko argazki erakusketa
2019/10/07 - 2019/10/31

Asteazkenetik igandera: 10:00-14:00.

Oñati
Gipuzkoa
Expo
AIPAMENAK

Life Oreka Mendian proiektua ezagutzeko argazki erakusketa ibiltaria ikusgai egongo da Gipuzkoako Natura Parkeetan.

Life Oreka Mendian, larreen kudeaketa jasangarria bultzatzeko 2016. urtean sortzen den proiektua da. Goi mendietako larre hauek Europako toki edo zonifikaziorik mehatxatuenak kontsideratzen dira eta estrategia amankomun bat garatu nahi da Natura 2000 Sarearen barruan aurkitzen direnak kontserbatzeko.

Proiektu honen inguruan, Natura Parke guztietan ibilaldi gidatu bana eskaini du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak lankidetza moduan, larre hauek balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko. Horretaz gain, argazki erakusketa ibiltariak natura parke guztietako parketxeak zeharkatuko ditu 2020. urteko otsailera bitartean.

31 argazkiz eta proiektuaren inguruko ikus-entzunezko batez osatutako erakusketa hau, urrian zehar Arantzazuko parketxean egongo da ikusgai. Argazki hauek mendiko larreen kontserbazio eta erabileraren arteko harreman estua eta oreka bat lortzearen beharra islatu nahi dute. Baita tradizioaren eta berrikuntzaren arteko oreka ere habitat hauek desagertu ez daitezen.

ORDUA

Asteazkenetik igandera: 10:00-14:00.

KOKAPENA
Arantzazu auzoa
Arantzazuko parketxea
Oñati
Gipuzkoa