Liher: ‘Tenpluak erre’
2019/10/05 - 2019/10/31
Zenbait herrialde
Liher
AIPAMENAK

Liher musika taldeak biran jarraitzen du ‘Tenpluak erre’ bere azken diskarekin. 2018ko martxoan bira hasi zenetik, 90 kontzertutik gora izan ditu Euskal Herriko zein kanpoko agertokietan. Orain ziklo honen amaiera dator eta hiztordu desberdinak eskainiko ditu Euskal Herrian.

Horrela, urriaren 5ean, Ondarroan izango da taldea (Beikozinin); 12an Aginagako jaietan eta 18an Durangokoetan. Hortik Ordiziara abiatuko da urriaren 19an, Ordizirock jaialdian parte hartzeko eta urriari agur esateko, 31ean, emanaldia eskainiko du Bilboko BIME jaialdian.

KOKAPENA
Zenbait herrialde