Lizarrako Txosnagunean runba, rocka eta metala

Data

22.08.06 - 22.08.06

Lekua

Nafarroa - Lizarra

Runba giroetan dator Raimundo El Canastero taldea
Runba giroetan dator Raimundo El Canastero taldea ( Raimundo El Canastero)

Lizarrako jaietako musika gune nagusi bat Txosnagunea izango da. Abuztuaren 4ean hasi eta 8ra bitartean, gauero zuzeneko musika eskaintza koloretsua proposatzen dute gune alternatibotik. Abuztuaren 6ean Raimundo el Canastero (argazkian), Irkaia eta Katez taldeak igoko dira agertokira. Gaualdia borobiltzeko DJ Kaidara ariko da musika jartzen. Emanaldi guztiak, nola ez, doakoak izango dira.

Raimundo el Canastero

Azken garaian zer esan handia ematen ari da Raimundo el Canastero taldeak. Lizarratik erritmo dantzagarrietan datorren banda da honakoa, eta sarean zintzilikatutako kantu batzuk nahikoak izan dira jende guztia dantzan jartzeko. Runba izan daiteke taldearen joaera nagusia, baino bestelako giro beroetan ere sakontzen du bandak.

Irkaia

Etxean ariko da Irkaia taldea. Lizarran bertan dute entsegu lokala eta pandemia ere gainditu dute, hilabete asko agertokiak zapaldu gabe izan eta gero. Musikalki metal giroetan kokatzen da taldea, batzuetan elektronika aldera biratuz, eta besteetan rock kutsuko erritmoetan barneratuz. 'Ideiekin liskarretan' izena darama taldearen estudioko azkenak, eta 2021 urtean ikusi zuen argia. Disko hauxe izango dute zuzeneko emanaldiaren bizkar hezurra.

Katez

Katez taldea nafarroako Leitzan sorturiko hardcore metal banda oldarkorra da. Herriko sei gaztek osatzen dute eta 2016 urtean eman zituzten lehen pausoak entsegu lokaletik agertokietara salto egitean. Geroztik Euskal Herria zeharkatu dute, batez ere gaztetxe eta areto txikietan arituz. Taldearen estudioko azken emaitza 'Argiz iluntzen' diskoa da, 2021 urtean argitaratua.

Kokapena

Txosnagunea
Autobus geltokia
Lizarra. Nafarroa

Loturak